Lastaira aukeratzea erabaki garrantzitsua da. Zure gorputzari eta lo egiteko moduari ondoen egokitzen zaion aukera aurkitu behar da. Izan ere, txikia geratzen zaizun alkandora jarriko ez zenukeen bezala, ez zenuke lo egin behar motz geratzen zaizun ohe batean.
Zure neurrira
egindako ametsa.
Nola egiten duzu lo? Alde baten gainean, bizkarrez edo ahuspez? Mugikortasun arazoak dituzu? Lastaira ideala zure lo egiteko erara egokitzen dena da.
Bikain Altzariaken, sektoreko markarik onenekin bakarrik egiten dugu lan. Atseden hartzeko altzarietan espezialistak dira eta, zure aukerarik onena egin ahal izan dezazun, katalogo ahalik eta zabalena eskaintzen digute.